2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Aurtengo Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan sarituak izan dira bi liburuak. Antzerki modalitatean saria jaso duen Jon Gerediagaren Kontuz, Ikaro! askatasunaren eta identitatearen inguruko gogoeta dakar; eta Nerea Arrienen Gorputzen aldiriak, Kontakizun sailean saritua, bazterreko auzo bateko bizitzen erretratua egiten du. Ekitaldi berean, Arantxa Iturbe euskal idazle eta irrati esatariak Ibilbide Saria jasoko du, bere bizitzan euskal liburugintzari egindako ekarpenarengatik aitortza jasoz.
Elkarrizketatzailea: Xabier Mendiguren.