"Lau Teila"

Mutriku 2026(e)ko Azaroak 19
  • "Lau Teila"

LAU TEILA

Jose Pablo Arriaga eskultorearen proiektu artistikoa da. Ia urtebeteko itsas bidaia batean garatu zen: Bizkaia belaontzia Mutrikutik abiatu zen, eta Atlantikoan eta Karibean 8.500 itsas milia baino gehiago egin zituen.

Bidaian nabigazioa, familiarekin bizitako esperientziak, beste kultura batzuekiko topaketak eta sorkuntza artistikoa uztartu ziren.

Proiektuak mugimendua, memoria eta itsasoarekiko lotura ditu ardatz, baita bizitako esperientziek pertsonengan eragiten duten eraldaketa ere. Buztin-itxuraz margotutako egurrezko teilak bidaian eraman genituen, topaketaren, kidetasunaren eta harreraren sinbolo gisa.

Itsas bidaia, sorkuntza-prozesu

Proiektuaren abiapuntua euskal baleazaleen oroitzapena da. Ternuara zihoazenean, teilak eramaten zituzten lasta gisa. Gure bidaian, egurrezko teilak leku batetik bestera eraman eta hainbat tokitan utzi genituen, topaketaren eta presentziaren aztarna sinboliko gisa. Mutrikura itzultzeak ez zuen proiektua amaitu; beste etapa bat ireki zuen. Bidaian bizitako esperientziak irudien, dokumentalaren eta sorkuntza artistikoaren bidez lantzen jarraitzen dute.

 

mutriku.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaZabiel Kultur Etxea
    Erdiko kale, 28
    Mutriku
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zabiel Kultur Etxea, Mutriku

Non