Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rigor Mortis"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 19
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rigor Mortis"

Endredozko komedia da Rigor mortis, heriotzaren inguruko sekretuak lau haizeetara zabalduko dituena.

Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik zuela. Amonak ez du nahi inork horrela ikusterik. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du rigor mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. Bitartean, alabaren eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endredozko komedian sartuko gaitu bete-betean. Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizeetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.Alea iacta est.

Rigor mortis antzezlana hautatua izan da ANTZ3RKIZ markak (Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokia) sustatutako «Antzerkigintza berriak» programan.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non