"Sorkuntzatik kontserbaziora"

Irun 2026(e)ko azaroaren 19(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • "Sorkuntzatik kontserbaziora"

Tabakalerak eta Gordailuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroak, elkarlanean antolatu dute bi jardunaldiko lantegi hau. Sorkuntza garaikidearen eta kontserbazioaren inguruan hausnartzeko gunea izango da, eta sortzaileen eta kontserbazioaren arloko profesionalen arteko elkarrizketa izango du abiapuntu. Lantegia Gordailuak garatutako Sorkuntzatik Kontserbaziora proiektutik abiatzen da.

Lehenengo saioa Tabakaleran egingo da, eta Ainara LeGardonek gidatutako egile-eskubideei buruzko lantegia izango da. Bertan, obra bat sortzean sortzaileei dagozkien eskubideak eta VEGAP bezalako eskubideak kudeatzeko erakundeek betetzen duten zeregina landuko dira.

Bigarren saioa Gordailuan egingo da, eta proiektuaren esparruan garatutako esperientziak eta kasu praktikoak partekatzera bideratuko da. Parte-hartzaileen galderak, erronkak eta beharrak ere landuko dira, eta Gordailua zein bertan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

*Oharra: Izen-emateak bi egunetarako balio du.

Egitaraua

Azaroak 19, osteguna, 16:30etik 20:00etara. Artisten gunea, 3. solairua, Tabakalera

16:30-16:50: saioen aurkezpena.

17:00-20:00: artistentzako jabetza intelektualaren inguruko tailerra, Ainara LeGardon-en eskutik.

Azaroak 20, ostirala, 09:30etik 13:00etara. Gordailua, Irun

09:30-10:00: bidaia mikrobusean Tabakaleratik Gordailura.

10:00-12:00: tailer praktikoa Gordailuko lantaldearen eskutik.

12:00-12:30: atsedenaldia.

12:30-13:45: bisita Gordailuko gune eta biltegietara.

14:00-14:30: itzulera bidaia mikrobusean Gordailutik Tabakalerara.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko azaroaren 19(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • OrdutegiaHilak 19: 16:30-20:00 / Hilak 20: 09:30-14:30
  • LekuaTabakalera (Donostia) eta Gordailua - Irun ()
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Izena emateko informazioa

Non