Bilbo, 70eko hamarkadaren amaiera. Rosak, emakume moderno eta independente batek, Fortunata izeneko herriko neska gazte bat kontratatzen du etxeko langile gisa. Desberdinak izan arren, adiskidetasun sendo eta banaezina sortuko da bien artean.
Rosa auzoko dendariarekin, Andrésekin, maiteminduta dago, eta elkarrekin etorkizuna eraikitzearekin amesten du. Hala ere, Andrésen presentzia etxean gero eta bitxiagoa da: Fortunatak ez du inoiz ikusi. Susmoek ustekabeko egia bat aurkitzera eramango dute Fortunata, eta erabaki zail bat hartu beharko du.
Barrez, emozioz, emakumeen arteko elkartasunez eta eromenez betetako istorioa, adiskidetasunari, enpatiari eta maitasunaren misterioei buruzkoa.
Fitxa teknikoa: