Iurretako 2026ko Mudikaldiaren barne.
ISPIRITek, Noa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernandoren ahotsek gidatuta, Aretha Gospel ikuskizuna aurkezten du: Aretha Franklinek gospel esparruan utzitako ondarea omentzen duen abesti sorta zaindua. Generoko obra esanguratsuenetako batzuk errepasatuko dituzte.
Sentiberatasunez eta sustrai afroamerikarrez beteriko bidaia musikala.
Saio guztiak doakoak dira, baina lekua mugatua da. Gonbidapenak Ibarretxe Kultur Etxean bertan hartu ahal izango dira ikuskizun bakoitzaren aurreko astean edo egun berean, 18:30etatik aurrera.