Musikene Orkestra Sinfonikoa + Orfeoi Donostiarra: ""

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 20
  • Musikene Orkestra Sinfonikoa + Orfeoi Donostiarra: ""

Las Golondrinas ez da soilik Espainiako antzerki lirikoaren funtsezko lanetako bat; José María Usandizaga (1887-1915) Donostiako konpositorearen sormen-gailurra ere bada. 1914an estreinatu zen jatorriz, drama liriko gisa, eta Madrilen izandako arrakasta izugarriak Espainiako berrikuntza lirikoaren abangoardian kokatu zuen egilea.

José María Usandizaga 27 urte besterik ez zituela hil ondoren, Ramón Usandizaga anaiak operaren bertsio osoa prestatu zuen, ahozko pasarteak eszena musikalekin ordezkatuz eta zenbait pasarte orkestratuz. Lan horri eskaini zion bere bizitza, berak «leitmotiv» gisa definitu zuen debozioarekin.

Operaren bertsio oso honek gutxi gorabehera 2 ordu eta 10 minutuko iraupena du, eta Usandizaga anaiek sortu zuten bezala gozatzeko aukera eskaintzen dio publikoari, obraren osotasuna errespetatuz.

Musikeneren 25. urteurrenean Kursaalean obra hau programatzea Donostiako konpositoreari, «donostiar guztietan donostiarrenari», zor zaion aitortza historikoa da.

Proiektuaren buru Jesús Echeverría maisua izango da, partitura konplexuaren interpretazio tekniko eta emozional sakona bermatuz.

Musikene Orkestra Sinfonikoaren eta Orfeoi Donostiarraren parte-hartze bateratuak —Usandizagaren oroimenari estuki lotutako erakundea baita azken hori— interpretazio-maila bikaina bermatzen du.

Antzezle-taldean Musikene-ko bakarlari gazteak izango dira, aparteko gaitasuna dutenak. Horrek freskotasuna emango dio emanaldiari, eta euskal artista belaunaldi berrien aldeko apustua ere izango da.

  • Soprano: Ainhoa Izaguirre
  • Mezzosoprano: Vinaixa Gartzia
  • Tenor: Iñigo Fernández
  • Barítono: Rajiv Cerezo
  • Bajo: Hodei Yáñez

Iraupena: 2 ordu eta 10 minutu

kursaal.eus

Laburrean

Non