Poderío Market-ek jakinarazten du:
Poderío Market Bilbora iritsiko da edizio oso berezi batekin; ekitaldia Guggenheim museoaren aurrean dagoen The Artist hotel enblematikoan izango da.
Geldialdi berri honek helburu argia du: tokiko talentuari ikusgarritasuna eman, bultzada bat eskaini eta haren balioa nabarmentzea; horretarako, 25 marka baino gehiago —moda, artisautza, dekorazioa eta artea barne— bilduko ditu espazio bakar batean.
Marka berriak ezagutzeko, sortzaileak bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera ezin hobea da. Ekitaldi osoan zehar sarrera doakoa izango da.