Santa Zezilia kontzertua Gernikan

Gernika-Lumo 2026(e)ko Azaroak 20
  • Santa Zezilia kontzertua Gernikan

Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskolan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.

Musikagaz gozatzeko hitzordua Lizeo Antzokian izango da hain zuzen ere azaroaren 20an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan. Besteak beste,eta ohiko den bezala, Ganbera-Musika talde ezberdinak Banda Sinfonikoa eta Orkestrekin batera arituko dira.

Ohitura den moduan BANDA SINFONIKOAK Broadway-eko agertoki batetan bihurtuko du Lizeo Antzokia. THE GREATEST SHOWMAN  musikaleko exijentzia handiko “Never Enough” abesti boteretsuari ekingo dio taldeak. Eta  THE LION KING musikala erraldoia oholtzaratuko dute ere. Abeslari ezberdinak kantuan eta mikroan Irene Ojanguren soprano Gernikarra. Kanta ikusgarri eta ospetsuenak zuzenean interpretatuta eta erritmo afrikar bizi eta koloretsuenak eszenatokian, kontzertuari amaiera borobila emateko. HAKUNA MATATA!

Musika Eskolako musikariekin ordu betez disfrutatzeko aukera paregabea!


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia18:00
  • LekuaLizeo Antzokia
    8 de Enero, 4
    Gernika-Lumo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lizeo Antzokia, Gernika-Lumo

Non