Arte Eman Festa 2026 (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)

Laudio 2026(e)ko Azaroak 21
  • Arte Eman Festa 2026 (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)

Arte Eman festari hasiera emango zaio 18:00etan Sormen egonaldietan parte hartutako artisten lanak eta If Matxikote bekadunaren arteko mahai-inguru batekin. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango ditugu sorkuntza proiektuen tripak, kontraesanak eta egiteko modu desberdinak. Aukera paregabea izango da artisten artean saretzeko eta kolektibizatzeko.

Saio irekiak

Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallardo.

If Matxikote

Mahai inguru ostean If Matxikoteren erakusketaz gozatu ahal izango dugu.

HOR-HOR

Amaitzeko HOR-HOR xiberutarren kontzertua izango dugu. Haien hitzak kanta, kanta: Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta ezinbeztekoak zaizkien beste poeten idatzietaz abiatuz, Xiberu txokoko soinu bitxiak eskainiko dizkigute, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik. 

faktoria.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia18:00
  • LekuaAiaraldea Ekintzen Faktoria
    Errotari kalea 4-8
    Laudio
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Non