Literaktum 2026: Ipuin Kontalarien XII. Maratoia

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 21
  • Literaktum 2026: Ipuin Kontalarien XII. Maratoia
    Ilustrazioa: Jokin Mitxelena

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Literaktum txikiaren barruan, Ipuin Kontalarien XII. Maratoia. Hainbat teknika eta baliabide erabiltzen dituzten haur eta helduentzako saio bereziak izango dira.

Hona hemen programa:

  • 11:00etan. Jateko moduko ipuinak. Maite Franko Castro. 2-4 urte. 

Ipuin hauetan janaria dugu ardatza, aitzakia, irtenbide edota galbidea, bizirautea jokoan baitago. Entzun zapore ona uzten duten istorio dibertigarri hauek eta gero etxean, otorduetan berriz ere kontatu!.

  • 12:00etan. Mundu bat sustraietan. Josune García de Bikuña Quintana. 4-8 urte.

"Kobazuloak, ozeanoak, basoak eta errekak dira gure arbasoen istorioen gordeleku. Horietan ixil-ixilik geratuz gero, lami, sorgin, animalia eta bestelako pertsonaia zoragarrien ipuinak entzuten direla ikasi dut. Horiek bildu, kiribildu eta ikimilikiliklik! Ipuin-zopa sortu dut zuentzako".

  • 17:00etan. Poropopoesia. Poesia lantzeko saioa. Saroa Bikandi eta Peru Magdalena. 8-14 urte.

Saio honen bitartez umeak poesiara beldurrik gabe eta jolasti hurbilaraziko ditugu. Horretarako, era aske eta atsegin batean, hainbat poesia genero ezberdin aurkeztu eta hauetako bakoitzean poema bana sorraraziko zaie. Generoak: akrostikoak, haikuak, kaligramak, poema dadaistak, poema xuxurlatuak, etab. 

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Mireia Delgadoren Matilda obraren adaptazioa izango da maratoiaren baitan. 


Laburrean

Non