2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Jack Londonen Encender una hoguera ipuinaren soinu performancea izango da Literaktum jaialdian.
Jack London jaio zela 150 urte betetzen direnean, berak idatzitako Encender una hoguera ipuina soinu performance moduan entzuteko aukera izango da. Ahotsa, zuzeneko soinu efektuak eta musika nahastuz, ikuskizunak, idazle estatubatuarrak hain zehaztasun, edertasun eta gordintasun handiz erretratatzen zuen naturara eramango ditu entzuleak.