Mini Break ikuskizunarekin, Brodas Bros konpainiak omenaldia egin nahi die hip hop-ari eta haren erritmo, musika eta mugitzeko moduei, haurrei musika mota horren filosofia modu bisual eta sinplean aurkezteko.
Bi pertsonaia banaezinek, Hip-ek eta Hop-ek, musikaren unibertsoan aurkituko dute beren lekua, Beat eta Break izeneko bidelagunekin batera. Deskubrimenduz beteriko bidaia partizipatibo honetan, ikus-entzule txikien laguntza izango dute. Gure agertokia kolorez beteko da hip hoparen kulturaren funtsezko elementuekin: beatboxa, DJa, scratcha, graffitiak...Espazioa eraldatuko dugu DJen bi plater handi jarrita,eta gure bi protagonistak garaiko klasikoen remix enerritmoan dantzatuko dira.
Ausartuko al zarete gurekin hitz magikoak errepikatzera,eta 1970eko hamarkadaren hasieran sorturiko galaxiaurrun honetan murgiltzera?