Ipuin-kontaketa: "Letrekin Dantzan"

Errenteria 2026(e)ko Azaroak 23
  • Ipuin-kontaketa: "Letrekin Dantzan"

Letrekin dantzan haur literaturaren bost ipuin musika eta dantzaren laguntzarekin harilkatzen dituen emanaldia da. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

Ipuin kontaria Haizea Loira Matxiñena izango da; musikoterapeuta, GIM psikoterapeuta, Musika Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakaslea, musikaria eta ipuin kontalaria da bera.

3 urtetik gorako haurrei zuzendua, euskaraz.

Ipuin kontaketa Sustraietatik eraldatuz tailerrean parte hartuko duten gurasoen haurrentzat dago pentsatua. Haurrak jarduera honetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da haren gurasoek tailerrean parte hartzea.

Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia17:30
  • LekuaLekuona Fabrika
    Av. Ugarritza, 1,
    Errenteria
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lekuona Fabrika, Errenteria

Non