2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Un metro cuadrado liburuari buruz arituko da solasean Llucia Ramis idazlea Juan G. Andrésekin.
Un metro cuadrado lana memoria intimotik eta bizi-esperientziatik idatzi du Llucia Ramisek (Palma, 1977). Bartzelonan bizi izan den etxe bakoitza abiapuntu hartuta, hiriaren eraldaketa, prekarietatea eta etxearen galerak identitatean uzten duen arrastoa kontatzen ditu. Saiakera autobiografiko eta sozial honetan, bizitokia merkatu-produktu bihurtu den garaia erretratatzen du, intimitatearen eta sustraitzearen inguruko galderak plazaratuz.