Hazkundelab: Musika ikus-entzunezkoetan: eskubideak, kontratuak eta negoziazioa

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 24
  • Hazkundelab: Musika ikus-entzunezkoetan: eskubideak, kontratuak eta negoziazioa

Musika Bulegoak eta Musikarik, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiaren lankidetzarekin, doako prestakuntza-saio bat antolatu dute Euskal Herriko musika-interprete eta artistentzat, Hazkundelab programaren barruan. Saioa azaroaren 24an izango da, 16:00etatik 20:00etara, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategian (Donostia).

Helburua ikus-entzunezko proiektuetan musika-eskubideak ulertzeko eta kudeatzeko tresna praktikoak eskaintzea da, kontratuak aztertuz, arriskuak dituzten klausulak identifikatuz eta negoziazioetan norberaren interesak babesteko estrategiak landuz.

EGITARAUA

  • Izenburua: Musika eta ikus-entzunezkoak: eskubideak, kontratuak eta negoziazioa
  • Data eta tokia: azaroak 24 (16:00-20:00) – Tabakalera (Donostia)
  • Hizlaria: Mercedes Cebrián
  • Hizkuntza: gaztelania

Saioan, besteak beste, honako gaiak landuko dira:

  • Musika-eskubideen kudeaketa: ikus-entzunezko proiektuetan tartean dauden eskubideak eta haien alderdi juridiko eta ekonomikoak.
  • Sinkronizazio-kontratuak eta enkarguz sortutako soinu-bandak: kontratuetako klausula nagusiak eta sinatu aurretik kontuan hartu beharreko alderdiak.
  • Benetako kontratuen azterketa: arriskuak dituzten klausulak identifikatzea eta negoziaziorako alternatibak lantzea.
  • Kontsulta teknikoa: parte-hartzaileen zalantzak argitzeko eta benetako kasuak aztertzeko tartea.

Parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea azaroaren 20ko 14:00ak arte egongo da zabalik, esteka honen bidez

Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 24
  • Ordutegia16:00-20:00
  • Lekua Tabakalera - Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Donostia / San Sebastián)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera
  • Izen-ematea 2026(e)ko urriaren 30(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra

Non