Euskadiko Orkestra 2026/27: "Falla / Debussy / Stravinsky" (Donostia)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 26
  • Euskadiko Orkestra 2026/27: "Falla / Debussy / Stravinsky" (Donostia)

Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoa aurkezten du, ‘Falla / Debussy / Stravinski’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 23, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 24, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, azaroak 25, Bilboko Euskaldunan; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

XX. mendearen lehen hamarkadetan Paris modernismo musikalaren erdigune nagusi bihurtu zen; konpositoreen hizkuntzak, estetikak eta bilaketak hondamendiaren atarian zegoen Europaren erritmo bizian eraldatzen ari ziren garai historiko hartan. Lucas Macias Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoko, Oviedo Filarmoniako eta Granadako Hiriko Orkestrako zuzendari titularrak Euskadiko Orkestra gidatuko du berriro, Denboraldi honetan bigarren aldiz, Parisen bizi izan ziren eta, bakoitzak bere erara, orkestra sinfonikorako idazteko moduan iraultza eragin zuen hiru egileren obrek osatutako triptiko batean.

Manuel de Falla, Parisen egindako egonaldiari esker, espainiar sustraiko musikaren ahalmena berriz aurkitu zuen konpositorea izan zen. Frantziako hiriburutik itzuli eta gutxira, Hiru puntako kapela konposatu. Obra horretan, Espainiako erritmo eta doinu herrikoiak —hala nola fandangoak, jotak eta farrukak— dinamismo liluragarriko eta umorerik falta ez duen ballet bihurtu zituen. 1917ko apirilaren 7an estreinatu zen Eslava antzokian, jatorrizko pantomima-forman, eta arrakasta itzela izan zuen ikusleen eta kritikaren artean. Kritikak aho batez goraipatu zuen Fallak «nahasezina den espainiar giroa» irudikatzeko erakutsitako intuizioa. Kontzertu-programa hau hasten den egun berean, azaroaren 23an, 150 urte beteko dira hain justu Falla jaio zenetik.

Claude Debussyren La mer obra osatzen duten «hiru zirriborro sinfonikoek», 1903tik 1905era bitartean idatziak, haurtzaroan Cannesen igarotako udaldien oihartzunak eta itsasoari buruzko oroitzapen biziak jasotzen dituzte, «agian pixka bat gehiegizkoak». Hogeita hamar urte geroago, Frantziako konpositorerik eraginkorrena bihurtzeko bidean zela, Debussy itsasoari eskainitako omenaldia idazten hasi zen. Haren erreferenteak, ordea, ez ziren musikalak, piktorikoak eta literarioak baizik: Camille Mauclairren kontakizun bat, Turnerren margolanetako itsas eszenak edo Hokusairen Kanagawako olatu handia ospetsua —garai hartako Frantzian oso irudi ezaguna— izan zituen inspirazio-iturrien artean.

Suzko txoria, 1910eko ekainaren 25ean Parisen estreinatua, Igor Stravinskik 1910etik 1913ra Sergei Diaghileven Ballet Errusiarrentzat idatzi zuen ballet-trilogiako lehen obra izan zen. Haren musika Petrushka obrakoa bezain pertsonala ez bada ere, ezta Udaberriaren sagaratzea obrakoa bezain iraultzailea ere, lortutako arrakasta handiari esker, Stravinski ospetsu bihurtu zen egun batetik bestera. Obrak errusiar ipuin fantastiko baten exotismoa eta aparteko fintasuna duen orkestrazioa uztartzen ditu.

  • Lucas Macías, Director
  • Euskadiko Orkestra

Egitaraua

Abestu Euskadiko Orkestrarekin   [12’]

M. Falla
El sombrero de tres picos. Suite nº2   [13’]

C. Debussy
La mer   [23’]

I. Stravinsky
L’oiseau de feu. Suite   [23’]

Data eta kokapena


Laburrean

Non