“Del amor al NoPor” antzezlanak 8 urteko neskato baten historia kontatzen du. Halako batean, VHS porno bat topatzen du. Neskatoak ez ditu ulertzen ikusitako irudiak, sexua zer edo nor den, edo nork erabakitzen duen nola egin. Pornografiaren arrastoa ez du gainetik kenduko, bere desira propioa zein den zalantzan jartzen duen arte.
(*) Yaiza Ramos antzerkigilea, gidoilaria eta zuzendaria da, Arte Eszenikoetan graduatua, Madrilgo Nebrija Unibertsitatean.