"HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"

Errenteria 2026(e)ko Azaroak 27
  • "HDEH2026: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)"

Informazioaren gizartea deitzen diogun honetan geroz eta gailu eta modu gehiago ditugu informazioa jaso, irakurri, ikusi, entzun eta, oro har, kontsumitzeko. Kontsumo hau baina sarri ez da burujabea, eta gehienetan hartzailea ez diren agenteen interes, lehentasun eta helburuen araberakoa izan ohi da. Aurtengo Humanitate Digitalak Euskal Herritik saioan gure "dieta" digitalei buruz hausnartuko dugu, bi ardatzen gainean: euskarazko edukiak eta desinformazioa.

Helburua izango da gaian aritu direnen perspektiba ezagutu ostean hausnarketarako espazio bat irekitzea.

Helburuak 

  • Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutzea.
  • Desinformazio eta negazionismoek inguru digitaletan duten indar eta presentzia ezagutzea.
  • Gure eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea.

Nori zuzenduta 

Egunerokoan egiten ditugun kontsumo digitalen inguruan kezka eta itxaropenak dituen pertsona orori.

ueu.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia09:00 - 14:00
  • LekuaHabian! Torrekua Eraikina
    Errenteria
  • Zenbatekoa10 € (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Habian! Torrekua Eraikina, Errenteria

Non