Agurtzane Villate: "Euskal musika irudikatzen"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2026(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Agurtzane Villate: "Euskal musika irudikatzen"

EUSKAL MUSIKA IRUDIKATZEN 2 eguneko ikastaro honetan, Agurtzane Villateren eskutik, euskal abestien unibertsoa irudiz janzteko aukera izango dugu. Kanta ezberdinak aztertu eta haren giroa eta emozioak irudi bidez adieraziko ditugu. Musika eta sormen plastikoa uztartuz, parte-hartzaileek beren interpretazio pertsonalak sortuko dituzte, teknika ezberdinak probatuz eta irudikapenaren bidez kantuen istorioetara hurbilduz. Hasi berri, esperientziadun eta adin guztietarako egokia den ikastaro honek, euskal kulturarekiko lotura artistikoa indartu eta norberaren sormena askatzea du helburu, kantuek kontatzen dutena irudiek ere konta dezaten.

  1. saioa – azaroak 28, 11:00–13:00
    • Musikarekin eta irudiekin dugun harremana aztertu.
    • Euskal musikak sortutako iruditeria aztertu eta komentatu.
    • Disken azalak eraldatu.
    • Musikatik abiatuta irudiak sortzeko bide ezberdinak probatu.
  1. saioa – azaroak 28, 17:00–19:00
    • Audio ezberdinak entzun eta sortzen dituzten irudiak landu.
    • Material eta teknika ezberdinekin esperimentatu.
    • Ilustrazioak sortzeko bide ezberdinak probatu.
    • Norberaren kantu kuttuna zehaztu.
  1. saioa – azaroak 29, 11:00–13:00
    • Norberaren kantaren ilustrazioa sortu.
    • Taldearen disko-azala osatu.
    • Formatu, tamaina eta irudikapen ezberdinekin esperimentatu.
iak.eus

Laburrean

Non