Begirada feminista 2026 - Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Bilbao 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2026(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Begirada feminista 2026 - Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Arte Ederren Bilboko Museoak eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen ARTIUM Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren lankidetzarekin, "Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan" ikastaroaren hamazazpigarren edizioa antolatu dute.

Xabier Arakistain arte-komisariAk eta Lourdes Méndez antropologia sozialeko katedradunak zuzendutako ikastaro horretan, hainbat herrialde, edizio eta belaunalditako profesionalak bilduko dira, eta, ikuspegi feministetatik abiatuz, gogoeta egingo dute artistek eta haien obrek artearen eremuan duten tokiari buruz.

Ikuspegi feministen arabera, sexu-desberdintasunak egituratzen ditu arlo soziala, begirada, lengoaia, artearen eremua eta haren erakundeak, eta dimentsio ekonomiko, politiko eta estetikoak eratzen ditu. Dimentsio horiek jarduera-alor guztietan eta horietan diharduten subjektu guztiengan dute eragina. Artearen eremua eta bertako agenteak aztertzean, arte hori kokatuta dagoen gizarteetan indarrean dauden sexu-, etnia- eta klase-harreman sozialak ahaztu gabe, ikuspegi feministek agerian uzten dute desparekotasun estruktural iraunkor bat dagoela bertan, eta horren ondorio nagusien berri ematen dute.

Publiko zabalari zuzendutako ikastaro honetan parte hartuko duten emakumezko artistek eta artearen teorialari feministek hainbat modutan eta hainbat diziplinatatik jorratuko dituzte gaur egungo problematikak, kutsu androzentrikorik eta etnozentrikorik gabeko artea eta jakintza lantzen eta hedatzen jarraitzeko aurre egin beharrekoak.

Egitaraua

Azaroak 28, larunbata

10.00
Harrera eta materiala entregatzea

10.30
Ongietorria

11.00
Jenioaren forma femeninoa
Menpeko jatorritik izarren distiraraino
Amparo Serrano de Haro. Artearen historialaria

12.00
Atsedena

12.30
Munduan zehar
Azucena Vieites. Artista

16.00
Apeta edo uste irmoa?
Begirada feminista bat abstrakzioari Espainian (1940-1970)
Mª Lluisa Faxedas. Artearen historialaria

17.00
Bi emakumek gizon batek beste balio dute?
Rosa Martínez. Artearen historialaria eta komisarioa

18.00
Atsedena

18.30
Carbon Slowly Turning*
Ingrid Pollard. Artista
*Traducción simultánea a español.

Azaroak 29, larunbata

10.00
Etxeko bake santu, etxekotua?
Saray Espinosa. Artearen historialaria

11.00
Barrutik
Jarduera kuratorial feminista bati buruzko oharrak
Isabel Tejeda. Artearen historialaria

12.00
Atsedena

12.30
Isabel Oliver Isabel Tejedarekin hizketan
Artista

13.30
Amaiera


Laburrean

Non