Istorio honetako neskatila ni izan ninteke, edo zu izan zintezke. 90eko hamarkadako edozein neska izan liteke, Disneyko film bat ikusi besterik nahi ez duena, baina azkenean VHS porno bat ikusten amaitzen duena. Ezusteko horrek bidaia oniriko batean murgilduko du, «sexu» deitzen diogun horri buruz galderak egiteko. Desioa nondik sortzen den jakin nahi du, eta ea posible ote den orgasmo baten izenean hainbeste indarkeria ikusi eta bizi ondoren desioa berreraikitzea.
Obra honek emakumeen eraikuntza soziokulturala aztertzen du, hau da, emakumeei sexualitatea eta adostasuna nola bizi behar dituzten erakusten dizkieten arau eta ereduen inguruan hausnartzen du.
Fitxa artistikoa:
- Testua eta zuzendaritza: Yaiza Ramos.
- Antzezleak: María Algora, Rocío Galán eta Aisha Wizuete.
- Produkzio-laguntzailea: Sofía Sanz.
- Koordinazio teknikoa: Leticia Sánchez.
- Aholkularitza artistikoa: Marianella Morena.
- Kartelak eta argazkigintza: Mónica Camiña.
- Produkzioa: La Azabache Producciones.