Irteera Arabako Natur Zientzien Museora

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 28
  • Irteera Arabako Natur Zientzien Museora

Antolakuntzak jakinarazten du:

Azaroaren 28an, larunbatean, irteera bat burutuko dugu eta gurekin etor zaitezen nahi dugu.

Irteera Arabako Natur Zientzien Museora egingo dugu, Gasteizko Alde Zaharrean kokatzen den Erdi Aroko “Otxanda andrearen dorrera”.

Oiartzundik irtengo gara, Donostian ere jendea jasoko dugula. Bidean azalpen geologikoak emango ditugu eta noski, museoan gaudenean, bertako espezialista batek ordu beteko bisita gidatu bat egingo digu.

Esan daiteke museoko bitxirik handiena Araba hegoaldean kokatzen den Peñacerrada-Urizaharra herri inguruan aurkitutako anbar bilduma dela eta azalpenak batez ere horretan zentratuko dira. Mundu mailan garrantzia zientifiko handia du bilduma honek, ez bakarrik anbar kantitate handiko bilduma delako, baizik eta anbarraren barrenean kontserbatu diren Behe Kretazeoko fosilen kalitatea oso handia delako. Anbarra garbitzeko, kontserbatzeko eta barrutik ikertzeko laborategiko lanak azalduko dizkigute, eta noski, Araba eta euskal lurraldeak Behe Kretazeoan zein klima eta ingurune osatzen zuten azalduko digute.

Egingo diguten bisita gazteleraz izango da eta 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta egongo da.

Ideia da bisita eta gero museoko beste txokoak ere ikustea eta gero, arratsaldean egitea buelta.

Irteeran interesatuta egonez gero, mesedez, gorde data eta jakinarazi iezaguzue ea interesa duzuen etortzeko, zuzenean zuei irteeraren xehetasun gehiago helarazi ahal izateko egun hauetan zehar. luberrimuseoa@gmail.com / 943 26 05 93

luberrimuseoa.eus

Laburrean

Non