La Sinsorgak jakinarazten du:
Samurtasuna erresistentzia politikorako modu bat izan al daiteke? Zer gertatuko litzateke gure bizitzak produktibitatearen, lehiakortasunaren eta indibidualismoaren inguruan antolatu beharrean zaintza erdigunean jarriko bagenu?
Angélica Velasco Sesma filosofo eta pentsalari ekofeministak ‘Ternura a lo bestia. Por una ética ecofeminista del cuidado, la compasión y la no violencia’ (Paidós, 2026) liburua aurkeztuko du La Sinsorgan. Saiakera horretan, samurtasuna ez du jarrera inozo edo otzan gisa aldarrikatzen, gure gizarteak zeharkatzen dituzten indarkeria-egiturak zalantzan jartzeko gai den indar gisa baizik.
Filosofia feministatik, animalien etikatik eta bere esperientzia propiotik abiatuta, egileak zaintzari eta beste pertsonekin, animaliekin eta planetarekin ditugun harremanei buruzko begirada zabaltzea proposatzen du. Hausnarketa horrek bai androzentrismoa bai antropozentrismoa jartzen ditu zalantzan, eta zaurgarritasuna, interdependentzia eta errukia funtsean politikoak diren auzi gisa pentsatzera gonbidatzen gaitu.
Angélica Velasco Sesma Filosofian doktorea da eta Filosofia Moraleko irakaslea Valladolideko Unibertsitatean. Teoria feministan eta animalien etikan espezializatu da, eta ‘La ética animal. ¿Una cuestión feminista?’ (Cátedra, 2017) liburuaren egilea ere bada.