Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore: "Musu bete urte" (Donostia)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 28
  • Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore: "Musu bete urte" (Donostia)

Musu bete urte da Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikuskizun berria. 

Musuz bete ditzagun udazkena, negua, udaberria eta uda. Musuz urtea eta bizitza. Musuekin gure lurra
ere biraka jartzen delako, kantuan eta dantzan. Eta gu berarekin!

Ze zapore du marigorringo baten musuak? Konta daiteke urte oso bat musutan? Zatoz pailazookin eta
jakingo duzu!

Adin guztietarako

  • Testua: Leire Bilbaoren Musu bete urte ipuinan oinarritua
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Gidoia eta produkzio artistikoa: Katxiporreta Kooperatiba
  • Koreografiak: Izaskun Forcada Pascual
  • Soinua eta efektuak: Garikoitz Aranzabal Lasa
  • Banaketa eta harremanetarako: Eli Olaizola Aizpurua (Katxiporreta Koop. E.)
  • Aktoreak: Joxemari Agirretxe Kerexeta, Mertxe Rodriguez Serrano, Izaskun Forcada Pascual, Joanes Echeveste Bernet, Oihana Sanchez Artieda

Oharra:

Haurrentzako ikuskizunetan ume guztiek sarrera ordaindu beharko dute. Ezingo da aretora haur-kotxea sartu eta kultur etxeak adierazten duen lekuan utziko dira. 0-3 urte artekoek helduaren gainean eserita egon beharko dute. 12 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute aretora, eta ezingo dira bertan bakarrik geratu.

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non