Zapatuko ipuina: "Euskal Herria eta Saharako ipuinak"

Eibar 2026(e)ko Azaroak 28
  • Zapatuko ipuina: "Euskal Herria eta Saharako ipuinak"

Gizartekintzako Immigrazioa eta Kultura Aniztasuna sailak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatutako saioa, euskaraz eta hassanieraz

3 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa

Narratzaileak

Souad Sahah Ghala, 25 urte lehenago iritsi zen Espainiara, "Uda Pakean" programaren bidez, Saharatik. Cordoban bizi eta gero, Arrasatera etorri zen eta 4 haurren ama da.

Herrian eta herritik kanpora, bere herriaren eta etorkin izatearen ibilbideari buruzko hitzaldiak ematen ditu. Haurrentzat ipuinak kontatu izan ditu, eta horrek proiektu honetan parte hartzera animatu zuen.

Nerea Atxa Zugasti, Arrasatekoa da eta Arrasate Herri Eskolako irakaslea. Irakaskuntza ikasi eta ondoren arte eszenikoen eskolan aktore ikasketak burutu zituen. Aktorea ez ezik, sortzailea da eta sormen proiektuetan murgildurik ibiltzen da. 2 haurren ama da.

Ipuinak

Meloia eta angurria ( saharari buruzko ipuina) eta Makilakixki ( euskal ipuin tradizionala) kontatuko dituzte. 2 ipuinak euskara eta hassanieraz kontatuko dira. Batzutan ipuin berean biak nahastuz.

Saioaren helburua hauxe da: Komunitatean lan egitea eta kultura-aniztasuna sustatzea; Euskararen sustapena eta Saharako eta euskal kultura gerturatzea; Ipuinak euskaraz eta hassanieraz kontatzea; Hizkuntza eta kultura desberdinen balioa azpimarratzea, komunitatean ulermena eta inklusioa bultzatuz.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia12:00
  • LekuaJuan San Martin Eibarko Liburutegia
    Bista Eder kalea, 10 – 1
    Eibar
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Juan San Martin Eibarko Liburutegia, Eibar

Non