Denboran bidaia egingo dugu faktoria dinamiko, garbi eta ordenatu batera, non kakaoaren aroma nagusi den. Bertan, txokolatezko tableta perfektuak seriean ekoizten eta paketatzen dituzte. Egunero-egunero, txokolategile aditu batek zehatz-mehatz betetzen ditu bere ohiko zereginak. Baina ikastun hasiberri eta sortzaile bat iristean, haren errealitatea goitik behera aldatuko da jakin-min partekatuari bide emateko. Bat-batean, dena aldatuko da. Amesteko eta jolasteko probokazio bihurtuko da txokolatea. Irakasle eta ikastun, elkarrekin hegaldatuko dira osagai gozo hori eskuetan. Denbora geldiarazi, eta hatzekin irribarre konplizeak marraztuko dizkigute irudimenean.