Akordeoi klasikoaren soinu-aberastasunak eta adierazkortasunak liluratuko zaituzte Zimu Wangek eskainiko duen akordeoi errezitaldian. «Arrasate Hiria» Nazioarteko Akordeoi Lehiaketako irabazleetako bat da Zimu Wang. Aukera paregabea izango da instrumentu honen aukera amaigabeak ezagutzeko, sentiberatasunez, birtuosismoz eta emozioz beteriko musika-bidaia baten bidez. Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatua.