Abenduak 2tik aurrera Urpean, itsas arkeologia Gipuzkoan erakusketa izango dute Euskal Itsas Museoan.
Gipuzkoako itsas ondare arkeologikoan oinarrituta egongo den erakusketa honek, azken bost hamarkadetan gure kostaldean egindako aurkikuntza arkeologiko nagusiak bilduko ditu.
Gure historiaren zati handi bat itsas azpian ezkutatzen da; horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako eta Ander Arrese arkeologoak komisariatutako erakusketa bat jasotzen du Euskal Itsas Museoak.
Erakusketak azken bost hamarkadetan Gipuzkoako kostaldean egindako aurkikuntza arkeologiko nagusiak biltzen ditu. Euskal itsas historiaren ia bi milurtekori buruzko argibideak ematen dituzten aurkikuntza hauek, lehen aldiz aurkezten dira erakusketa bakar batean