Gure inkontzientea astintzea helburu, logika baztertzen duten bi izaki dira. Debekua eta desegokitasuna jolas duten bi izaki, heriotzarekin eta gerrako munstroekin jolasten direnak. Edo halako zerbait. Antzezlan samurra, maltzurra eta metamorfikoa da emaitza.
Madril, Euskal Herria eta Kantabriaren artean dabil Musaloka Kolektiboa. Lan hau sortzeari esker, lengoaien arteko fusioa eta sorkuntza kolektiboa ikertzeari ekin dio kolektiboak, Silvia Larrauri zuzendari artistikoa buru. Hauxe izan da abiapuntua: Zer gertatuko da antzerki fisikoa—maskara eta clowna—, lengoaia berriak eta artebiziak elkartuz gero?