Telesail bat zuzentzera nola iristen da? Amancay Gaztañagak, Ane Nafarratek eta Jone Arriolak beren esperientziak partekatuko dituzte, Tessa Andonegi moderatzaile dela.
Ondoren, mahai txikitan elkartuko dira bertaratutako pertsonak, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako aukerak bilatzeko. Bi galdera izango dituzte abiapuntu: Zer eskain dezakezu? Zer behar duzu? Koktel batekin amaituko da topaketa.
Plaza kopurua mugatua da, eta (H)emeneko bazkideek izango dute lehentasuna. Informazio gehiagorako...