Araiako Urte Amaierako Musika Jardunaldiak 2026: Bernaola Zikloa: Dzast Ahotsak Abesbatza

Asparrena 2026(e)ko Abenduak 8
  • Araiako Urte Amaierako Musika Jardunaldiak 2026: Bernaola Zikloa: Dzast Ahotsak Abesbatza
  • Araiako Urte Amaierako Musika Jardunaldiak 2026: Bernaola Zikloa: Dzast Ahotsak Abesbatza

Araiako 2026ko Urte Amaierako Musika Jardunaldien eta 2026-2027ko Bernaola Zikloaren barne.

Araiak Urte Amaierako Musika Jardunaldien 34. edizioa egingo du urritik abendura; kontzertuak Andra Mari Aretoan eta San Pedro elizan izango dira.

  • Abenduak 8 · 13:00 · Andra Mari aretoa — Dzast Ahotsak Abesbatza

 

Dzast Ahotsak 2006ko irailean, koru musikan ohikoak ez diren errepertorioak aztertu, probatu eta zabaltzeko asmoa zuen musika maitale talde baten iniziatibaz sortu zen.

Dzast taldeak bi helburu nagusi erdiesteko aukeratzen ditu bere proiektuak. Korurako euskal musikaren inguruan hainbat musikagilek egindako lana berreskuratu, eta maiz baztertua den XX. eta XXI. mendeko musika korala jorratu eta ezagutzera ematea, lehenagoko garaietako musika lanak alde batera utzi gabe.

Adin eta eskarmentu maila ezberdineko talde heterogeneoa da Dzast.

Gaur egun proiektu eta programa zehatzak egiteko elkartzen diren 30 abeslariz osatuta dagoen abesbatza da. Bakarrik eta beste taldeekin hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, film desberdinetako soinu bandetan parte hartu izan du eta hainbat musika festibaletara gonbidatuta izan da.

Sortu zenetik Dzast Ahotsak Jabolo Sagastumek zuzentzen du.

Dzast Ahotsak abesbatzak dirdira trinkoko espazioetarako berariaz pentsatutako programa bat aurkezten du oraingo honetan, Montehermoso Kulturunearen Urbiltegirako, alegia.

Arvo Pärt, Jan Sandström, Veljo Tormis edo Knut Nystedt bezalako autoreen obrekin, besteak beste, dirdira eta eraldaketaren, mugagabearen, zehaztugabearen, jariakorraren, transaren kontzeptuetan murgiltzen da. Dirdira, ulertuta jarraitutasunaren, interkonexioaren eta munduan izatearen inpaktuaren metafora indartsu gisara. Ez oihartzun pasibo soil gisara, iragana eta oraina, edo barnekoa eta kanpokoa urtzen eta etengabe eraldatzen diren indar aktibo gisara baizik.

Haren hainbat obra errenazimentuko eta barrokoko konpositoreen (Josquin des Prés, Bach) piezak eraldatzetik sortuak dira, sonoritate garaikideagoetara hurbilduz. Programa honek transa denera emango du jendea, izatearen egonkortasuna, kategorien finkotasuna eta aldaketaren beraren izaera sakonki auzitan jarrita; ez, ordea, jatorriko gune baten edo helmugako puntu baten bilaketak bultzatuta, tarteko espazioa aldarrikatzeak hauspotuta baizik.

asparrena.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 8
  • Ordutegia13:00
  • LekuaAndra Mari Aretoa
    Andra Mari, 6 (Araia)
    Asparrena
    Web
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Andra Mari Aretoa, Asparrena

Non