Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Atlas de anatomía"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abenduak 11
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Atlas de anatomía"

Dantza solo bat da Atlas de anatomía. Zuzeneko koru batek lagunduko du, gorputzetan dauden leinu eta ondareen mapari buruz hausnartuz, elkarren arteko harremanenei buruz. Birikentzat gibela, bihotza eta hesteak nola, halakoxeak dira gorputzarentzat kulturak, herentziak, minak eta ikaskuntzak.

Ikuskizunak identitateari buruz ikertzen du sasi-flamenkoaren bidez, baita dantza latino eta afrolatinoen bidez ere. Eta periferia ere aldarrikatzen du; bazterretan egotea, "irlatar” izatea.

«Kanariar emakume baten gorputz honetan, oinordetzan hartutako tradizioak eta ikasitako patroiak daude, organo eta fluxuekin batera. Gorputz irlatar eta kanariar honek eragin afrolatinoa du, andaluziar herentzia eta europar gaurkotasuna. Gorputz mestizo bat, forma guztietan, non sasi-flamenkoak bere lekua duen, identitatearen mosaiko horretan. Gorputz honek zalantzan jartzen du bere izaeraz irakatsi diotena eta ustez okupatu behar duen lekua. Gorputz hau nekatuta dago, eredu gisa hartzen den horren isla izan nahiaz aspertuta. Inoiz ez baita nahikoa zerbait izatera iristeko, beti baita beste zerbait».


Laburrean

Non