Behibi´s-ek Murren bidaia haur antzezlana taularatuko du.
Mur Afrikatik etorri zen; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira eta ongi pasatzen dute. Border-en ustez, beltzekin kontuz ibili beharra dago. Familiek ez dute begi onez ikusten.
Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk garaiak, beste batzuk txikiak; batzuk gizenak, beste batzuk argalak; zuriak eta beltzak...
Adina: + 4 urte.