"El fin por fin. Creando escena desde la escena" tailerra, Paula Prol-ekin eta Albar Cirarda-rekin

Bilbao 2026(e)ko Abenduak 13
  • "El fin por fin. Creando escena desde la escena" tailerra, Paula Prol-ekin eta Albar Cirarda-rekin

La Brecha, Paula Prolek eta Albar Cirardak osatutako konpainia, bere antzezlan berria sortzeko prozesuaren erdian dago. Sortzaileek entsegu-egun bat balitz bezala planteatzen dute El fin por fin. Creando escena desde la escena tailerra. "Gure helburua munduaren amaieraren eta etengabeko apokalipsi-sentsazio horren inguruan orbitatuko duen lan bat sortzea da. Ez dakigu zuei gertatzen zaizuen, baina gu paralizatu egiten gaitu".

Adin guztietako 10 antzezle profesionalentzako gonbita da, egun batez beren gorputzak eta ahotsak esperimentaziorako jartzeko prest dauden horientzat. Lehendik landutako dinamikak eta testuak probatuko dituzte, eta entsegu-gelan gertatzen denetik abiatuta, ideia berriak sortuko dituzte.

Irakasleak: Paula Prol eta Albar Cirarda.

Data: abenduak 13, igandea.

Iraupena: 3 ordu.

Ordutegia: 10:00-13:00.

Lekua: Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren aretoa.

Norentzat: adin guztietako antzezle profesionalak.

Izena ematea: tailerra egiteko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, bidali email bat gaztek@pabellon6.org helbide elektronikora eta erantsi CVa.

Plazak: lekua mugatua da. Parte-hartzaileen kopurua gaindituz gero, CVaren araberako hautaketa-prozesua egingo da.

Hizkuntza: tailerra gaztelaniaz izango da.

pabellon6.org

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko Abenduak 13
  • Ordutegia10:00-13:00
  • LekuaPabellón 6 Gazte Konpainiaren egoitza - Uhartearen hegoaldea, Deustuko Erribera eta Eugenio Olabarrieta plazaren artean. (Bilbao)
  • HizkuntzaGaztelania

Non