El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abenduak 17
  • El Diario Vascoren Gabonetako kontzertua

El Diario Vasco egunkariaren Gabonetako 33. Kontzertuak musika klasikoko errepertorio zabala eskainiko du aurten, Juanjo Ocón maisuaren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestraren eta Landarbaso Abesbatzaren eskutik.

Oraingo honetan, nazioartean ospe handia duen María Berasarte abeslari donostiarra ere izango dugu gure artean. Bere ahots bereziagatik eta sentikortasun artistikoagatik nabarmentzen da; izan ere, Portugalgo fadoa, Iberiar penintsulako sustraietako musikak eta gaur egungo soinuak uztartzen ditu.

Bilaketa artistikoak eta emozioak markatutako ibilbidean, mundu osoko agertokietara eraman du bere musika-unibertso berezia, euskal sustraiekiko lotura galdu gabe.

kursaal.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 17
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa25€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non