Javier Liñeraren "Hendidura en el espacio" ikerketa- eta sorkuntza-proiektuak literatura, dramaturgia, arte eta eszenaren arteko mugak aztertzen ditu. Horren esparruan, Sergio Martínez idazle, eszena-zuzendari eta zinema-errealizadoreak tailer hau emango du, eszenan irakurritako hitzaren aukerak aztertzeko.
Hizkuntza zinematografikoari lotutako ariketa praktikoen bidez, tailerrean ikertuko da nola hitz egin dezaketen elkarrekin testuak gorputzak, mugimenduak eta muntaiak, baita kontra egin edo hitza alde batera utzi.
Saioak: