Moki Cherry (1943-2009) artista suediarra moda-diseinatzaile gisa trebatu zen Stockholmon, baina bere ibilbidean zehar hainbat diziplina artistiko ezberdin gurutzatu zituen, besteak beste, ehungintza, jantzien diseinua, eszenografia, musika eta performancea.
Artistaren argazki artxibotik abiatuta eta berak sortutako patroi ezberdinetan oinarrituz, modu praktiko batean, jantzi, maskara eta mozorro ezberdinen sortze eta berregite lanetan sakonduko dugu.
Saio hauetan sortutako maskara eta mozorroak Tabakalerak 2027ko urtarrilean artistari eskainiko dion Moki Cherry. An Offering to the Gods for the Daily Survival erakusketaren parte izango dira. Horrela, parte-hartzaileek egindako piezek Medialabetik erakusketa-espaziora egingo dute jauzi, emaitza plastiko hauek erakusketa-proiektuaren parte bilakatuta.
Saioak:
*Saioek jarraipen bat izango duten arren, tailerrak independenteak izango dira.
Adin tartea: 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra. Kasu honetan, haurrak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.
Helburua: Moki Cherryren lana erreferentzia gisa hartuta, 6–7 maskara eta mozorro proposamen planteatzen dira. Nahiz eta lantegiak erreprodukzio izaera izango duen, helburua ez da artistaren lanak zehatz-mehatz kopiatzea, baizik eta haren lanaren elementu, forma, material eta lan egiteko moduetatik abiatuta eman daitezkeen artefaktu berriak eraikitzea. Moki Cherryk ehungintzarekin, maskarekin, jantziekin, eszenografiarekin eta antzerkiarekin zuen erlazioetatik abiatuta, gorputza, jolasa, pertsonaien eraikitzea eta sorkuntza kolektiboak uztartuko ditugu saio hauetan.