Ipuinek badute magia berezi bat: irudimena piztu, emozioak esnatu eta belaunaldiak elkartzeko gaitasuna.
Ugaitz Alegriaren ahotsean eta Adrián García de los Ojosen zuzeneko musikarekin familiei zuzendutako esperientzia goxo, hurbil eta berezi hau eskaintzen da.
Istorioen bidez jasangarritasuna, inklusioa, errespetua, enpatia eta emozioen lanketa bezalako balioak jorratzen ditugu.
Gure aiton-amonek egiten zuten bezala, ahozko transmisioaren magia berreskuratu nahi dugu, istorioak, bizipenak eta balioak belaunaldiz belaunaldi partekatuz.
Hitzak, musika eta irudimena bidelagun, elkarrekin entzuteko, sentitzeko eta amesteko gonbidapena.