Erre Produkzioak-ek Magiklown haur antzezlana taularatuko du Gabonak Zuretzat programaren baitan.
Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas neska-mutilak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira. Baina patuak egun horretan ezer ez ateratzea nahiko du.
Hainbat haur boluntarioen laguntzarekin, hainbat magia trikimailu egingo dituzte: kartekin, sokarekin, eskapismoarekin, suarekin... Haurrek ez dute sinetsiko azti jator horiek nahi gabe ere zer lortzeko gai izango diren.
Adina: + 4 urte.