Gabonetako biran, Iker Sanchezek, orkestrako kide ohiak, zuzenduko du taldea, eta Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosan arituko dira, Mendelssohn, Arriaga eta Beethovenen obra entzutetsuak eskainiz. Horretaz gain Lorea López soprano donostiar gazteak Arriagaren obran parte hartu du, konpositorean heriotzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen baitan.
Bira hau, halabe, oso urte berezi baten atarikoa izango da EGOren ibilbidean. Izan ere, 2027an 30. urteurrena ospatuko du, hainbat ekimenekin. Horien artean, aipagarriena, lehen aldiz, Europako hainbat hiritara eramango duen nazioarteko bira.
Sarrerak salgai daude 15 euroko prezioan (Tolosako kontzertuan izan ezik). Gainera, azaroaren 16tik 22ra bitartean, sarrerak erosten dituztenek sarrerak 10 euroren truke eskuratzeko aukera izango dute.
Gabonetako Kontzertuak:
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) 2026. urteari agur esan eta 2027ari ongietorria emango dio Gabonetako kontzertu-bira tradizionalarekin. Taldeak lau emanaldi eskainiko ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosan, besteak beste Mendelssohn, Arriaga eta Beethoven konpositoreen obra handiak biltzen dituen programarekin.
Kontzertuak Iker Sánchezek zuzenduko ditu. EGOren bigarren promozioan parte hartu zuen, eta oraingo honetan zuzendari gonbidatu gisa itzuliko da. Lorea López soprano gazteak ere parte hartuko du programan. Hain zuzen ere, programa horrek musikaren historian ezinbestekoak diren hiru konpositoreren inguruan ibilbidea egitera publikoa gonbidatuko du.
Kontzertua Felix Mendelssohnen Hebridak, op. 26 obrak irekiko du. Konpositoreak Eskoziara egindako bidaian eta Fingal haitzuloak eragin zion zirraran inspiratuta dago obertura. Itsasoaren indarra eta Eskoziako paisaiaren handitasuna irudikatzen ditu. Mendelssohnen sentsibilitate erromantikoaren eta natura musikaren lengoaiara eramateko gaitasunaren adierazgarri da obra hau.
Ondoren, EGOk Juan Crisóstomo Arriagaren Herminie interpretatuko du, haren heriotzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen barruan. Obra horrek konpositorearen adierazkortasun-unibertsora hurbiltzeko aukera emango digu. Haren musika idazkeraren heldutasunagatik, melodia-dotoretasunagatik eta sentsibilitate dramatikoagatik nabarmentzen da. Haren ibilbide oparoa goiz eten zen, 19 urte besterik ez zituela hil baitzen. Obra honen zati bokala Lorea López sopranoak interpretatuko du.
Ludwig van Beethovenen Laugarren Sinfoniak amaiera bikaina emango dio programari. Interpretazioa bereziki esanguratsua den urtean kokatzen da, 2027an konpositorearen heriotzaren bigarren mendeurrena ospatuko baita. Konposizio argitsua, asmamen eta energiaz betea, Beethovenen alde bereziki distiratsu eta dinamikoa erakusten duena eta oreka klasikoa eta nortasun musikal nahastezina uztartzen dituena.
Egitaraua: