EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra): "GABONETAKO KONTZERTUA"

Bilbao 2026(e)ko Abenduak 30
  • EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra): "GABONETAKO KONTZERTUA"
  • EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra): "GABONETAKO KONTZERTUA"

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) 2026. urteari agur esan eta 2027ari ongietorria emango dio Gabonetako kontzertu-bira tradizionalarekin. Taldeak lau emanaldi eskainiko ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosan, besteak beste Mendelssohn, Arriaga eta Beethoven konpositoreen obra handiak biltzen dituen programarekin.

Kontzertuak Iker Sánchezek zuzenduko ditu. EGOren bigarren promozioan parte hartu zuen, eta oraingo honetan zuzendari gonbidatu gisa itzuliko da. Lorea López soprano gazteak ere parte hartuko du programan. Hain zuzen ere, programa horrek musikaren historian ezinbestekoak diren hiru konpositoreren inguruan ibilbidea egitera publikoa gonbidatuko du.

Kontzertua Felix Mendelssohnen Hebridak, op. 26 obrak irekiko du. Konpositoreak Eskoziara egindako bidaian eta Fingal haitzuloak eragin zion zirraran inspiratuta dago obertura. Itsasoaren indarra eta Eskoziako paisaiaren handitasuna irudikatzen ditu. Mendelssohnen sentsibilitate erromantikoaren eta natura musikaren lengoaiara eramateko gaitasunaren adierazgarri da obra hau.

Ondoren, EGOk Juan Crisóstomo Arriagaren Herminie interpretatuko du, haren heriotzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen barruan. Obra horrek konpositorearen adierazkortasun-unibertsora hurbiltzeko aukera emango digu. Haren musika idazkeraren heldutasunagatik, melodia-dotoretasunagatik eta sentsibilitate dramatikoagatik nabarmentzen da. Haren ibilbide oparoa goiz eten zen, 19 urte besterik ez zituela hil baitzen. Obra honen zati bokala Lorea López sopranoak interpretatuko du.

Ludwig van Beethovenen Laugarren Sinfoniak amaiera bikaina emango dio programari. Interpretazioa bereziki esanguratsua den urtean kokatzen da, 2027an konpositorearen heriotzaren bigarren mendeurrena ospatuko baita. Konposizio argitsua, asmamen eta energiaz betea, Beethovenen alde bereziki distiratsu eta dinamikoa erakusten duena eta oreka klasikoa eta nortasun musikal nahastezina uztartzen dituena.

  • Lorea López, sopranoa
  • EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Iker Sanchez, zuzendari gonbidatua

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 / 16,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non