Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "OSCURO – OSCURO"

Bilbao 2026(e)ko Abenduak 30
  • Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "OSCURO – OSCURO"

Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.

Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.

Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.

Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.

  • Abenduak 30: "OSCURO – OSCURO" 

Zer gertatzen da ilunak "babesten" gaituenean? Beldurra? Ilunak aldatzen al ditu gauzen ezaugarriak? Ipuin-saio bat “ilunpean”, argia desagertzen denean zer sentitzen den esperimentatzeko, eta, begiekin ikusi beharrean gainerako zentzumenekin hautematen hasten denean, objektuak, formak eta sentsazioak nola aldatzen diren nabaritzeko.

Saioak: 12:00 + 17:30

Adina: 7-9 urte


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaAna Apika
  • Data 2026(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia12:00 + 17:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non