"Gabonak Arte", Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoren Gabonetako programa, haurrei eta beren familiei zuzendutako benetako esperientzia-jaialdi bihurtuta itzuliko da, erreferentziazko artisten eta konpainien eskutik.
Proposamen honek kalitatezko eta ñabarduraz betetako programazio erakargarria du, eta kultura garaikidea deskubritzera gonbidatzen gaitu, jakin-minez, jolasean eta aktiboki parte hartuz. Gabonak Arte espazioan dibertsioa eta ikaskuntza korapilatu egiten dira, artearen, antzerkiaren, dantzaren, musikaren, zinemaren, literaturaren eta kultura digitalaren bidez.
Jaialdia abenduaren amaieran egiten da. Hezkuntza-programazio ez-formal baten aldeko apustua egiten du, pluralismoan, dinamismoan eta berrikuntzan oinarrituta, eta entretenimendua esperientzia eraldatzaile bihurtzen du, haurren hazkunde pertsonalari lagunduz.
Abenduaren 26tik 30era
Abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra
Ipuin-kontaketa saioak Ana Apikarekin (12:00etan eta 17:30ean):
Abenduak 26
Abenduak 27 eta 28
Abenduak 27
Abenduak 30
Urtarrilak 2 eta 3