Urtarrilaren 2an, Bilboko Santana 27 aretoan izango dira Bengo abeslaria, bira amaieran, eta Etxepe taldea, azken kontzertua eskainiz.
Bengo Aitor Bengoetxea oiartzuar musikariaren proiektu artistikoa da. Pop garaikidea, elektronika eta musika urbanoaren eraginak uztartzen ditu, belaunaldi berrien emozioak eta bizipenak islatzen dituzten abestien bidez. 2023an Bizirik lehen diskoa argitaratu zuen, eta 2024an Belharra bigarren lana kaleratu zuen. Bere melodia zainduek, letra hurbilek eta zuzeneko emanaldien energiak euskal musikaren eszenan toki berezia eman diote.
Etxepe Debagoienean sortutako musika kolektiboa da, Arrasateko eta Aramaioko hainbat gaztek osatua. Musika urbanoaren, reggaearen eta reggaetonaren eraginak uztartzen ditu, euskararen eta beste hizkuntzen arteko nahasketa naturala erabiliz. Zurekin abestiarekin egin ziren ezagun, eta Alboka eta Etxeperreo bezalako kantuekin euskal musika urbanoaren erreferente bihurtu dira. 2026an azken diskoa kaleratu eta agertokiak uzteko asmoa iragarri zuten.