Neskatasuna Azkoienen (Nafarroa) 2022an sortutako punk-rock taldea da. Iratxe eta Lucía gitarra eta ahotsetan, Kolorin baxu eta ahotsetan eta Kamila baterian hasi ziren. Taldearen helburua emakume gehiago musika-taldeak sortzera animatzea eta eszenan emakumeen presentzia handitzea da. 2023an «Ager Vasconum» lehen singlea argitaratu zuten, eta 2024an Cicatrices del Futuro lehen diskoa kaleratu zuten. Euskal Herriko hainbat oholtza eta jaialditan aritu dira, eta 2026an bigarren diskoa prestatzen ari dira, Valentina baxu-jotzaile berria taldean sartu ondoren.