Nola doakio Danieli maitasun kontuetan? Balioko al diote ikasten dituen bideo-tutorialek? Lortuko al du liburuxka urdina? Ba al duzue berarentzat aholkurik?
Ikuskizun honetan, bakarrizketa fresko batez gozatu ahal izango duzue, ikusleekin interakzio handikoa eta istorio barregarriz betea.
Bere eduki propioa sortzen hasi zen «Vine» plataforman. Gaur egun, bere bideoak TikTok, Instagram eta Twitterren ikus daitezke. Bere burua honela definitzen du: «Bideoak eta horrelako gauzak egiten dituena».
TikToken 2,2 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, Instagramen 527.000 jarraitzaile baino gehiago eta Twitterren 435.000 jarraitzaile baino gehiago.
Iraupena: 95 minutu