Darío Mares 10 urte baino gehiagoko esperientzia duen komiko gazte mantxatarra da. Bere ikuskizunekin Espainia osoan barrena ibili da, baita atzerrian ere; Bruselan ere aritu da. Madrilen jardun du batez ere, hiriko komedia-areto nagusietan, hala nola Gran Víako La Chocita del Loro aretoan, El Golfo Comedy Cluben eta Teatro Príncipe Gran Víán. Azken horretan, gainera, La hora y media de El Club de la Comedia ikuskizuneko talde artistikoko kide da duela lau urtetik.
Horrez gain, denetarik egitea gustatzen zaionez, hainbat telebista-saiotarako gidoilari aritu da, irratiko kolaboratzaile eta, gaur egun, antzerki-aktore ere bada. Madrilgo Teatro Muñoz Seca antzokian ikusgai dagoen Entre pollos anda el juego antzezlanean parte hartzen du.
Gaur egun, Prometo ser gracioso birarekin, bere ikuskizunaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Bertan, testu berriak eta bere errepertorioko pieza onenak uztartzen ditu, erritmo biziko emanaldi batean, umore absurdoz eta guztiari begiratzeko modu oso bereziaz beteta.