Monday Potions Bizkaiko musika talde bat da, Eneko Peña buru duena. Taldeak Bilbo, Etxebarri eta Santurtziko musikariak ditu. Hasieran proiektu pertsonal bat izan zen, baina denborarekin lau kideko talde bihurtu zen.
Haien musika estiloa oso anitza da. Pop barrokoa, pop elektronikoa eta art rocka nahasten dituzte. Soinu berezia eta modernoa dute, garai desberdinetako musikaren eraginarekin.
2024an New Age Hokum lehen diskoa argitaratu zuten. 2025ean Hiriko Soinuak lehiaketako sari nagusia irabazi zuten, eta 2024an Rockein lehiaketako Hego Uribe artista onenaren saria ere lortu zuten.
Otsialren 18an, disko berriaren aurkezpena egingo dute: Anything Can Happen in the Next Half Hour.