Mujeres Libres antolakunde anarkosozialistan inspiratua eta Psicalípticas delakoen izaera lotsagabearekin ondua, antzezlanak denboran atzera bidaiatzera gonbidatzen gaitu. Hemen, askatasunaren, berdintasunaren eta autonomiaren aldeko borroka sarkasmo apur batekin eta algara eskukada batekin zerbitzatuko dira.
1936koa zein 2024koa izan zitekeen eszenatoki batean, antzezlanak emakume ausart eta desafiatzaile horiek aurkezten dizkigu. Anabasa beliko eta patriarkal betean, planto egitea eta ezarritakoa haustea erabaki zuten, eta feminismoa eta anarkismoa gauza serioak direla frogatzeaz gain, bizitzarekin eta alaitasunarekin oso lotuta zeudela erakutsi zuten.
Horien artean zeuden Teresa Claramunt nekaezina eta Libertad Martínez borrokalaria. Euren ausardiarekin, argi utzi zuten eskubideen aldeko borroka ez dela soilik hitzaldi solemneak ematea; ekintza eta algara kontua ere bada, eta zapalkuntzaren hautsak astintzea, rock izarrek baino estilo gehiagorekin.
OHARRA: ikuskizun honetan argi estroboskopikoen antzekoak erabiliko dira.
Fitxa artistikoa: